1997ko erdialdean Eusko Jaurlaritzak proiekzio handia izan zezakeen ekimen bat jarri zuen martxan: Etxebizitzen Euskal Zerbitzua - Etxebide. Hona Etxebideren helburua: etxebizitzaren arloan herritarren eta Administrazioaren arteko benetako lotunea izatea.
2001 urtean, Etxebide etengabe ireki eta indarberritu zen; gizartean zuen pisua ere nabarmen handitu zen. Etxebide gaur ongi finkatutako zerbitzua da, arina eta eraginkorra, eta herritarrengandik hurbil dago, gainditu beharreko erronkak oraindik asko badira ere.
Lortutako onarpenaren eta piztutako itxaropenen adierazgarri gisa, Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan altan emandako eskabideak ditugu: 76.393, gaur egun.