|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Administrazioak informatzen du :: Lurzoru eta Hirigintza Legea [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Administrazioak Informatzen du
> Informazio puntuak > Historia apur bat > Plan Zuzendaria > Lurzoruko Legea > Urteko aurrekontua > Berriak
Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza Legea

2006ko ekainaren 30ean, Eusko Legebiltzarrak Euskadik duen lehenengo Lurzoruaren Legea onetsi zuen. Oraingo honetan, azken 25 urteotako adostasun politiko eta instituzionalik zabalena lortu da, duela 25 urte eskuratu baitzituen Euskadiko Erkidegoak hirigintza arloko eskumenak.

Lege honek, 2006ko irailaren 20tik dagoela indarrean, Euskadiri tresna garrantzitsu bat ematen dio lurzoruaren espekulazioaren kontrako borrokan, euskal herritarrek etxebizitza duina jabetzan edo alokairuan prezio egokian eskuratzeko duten eskubidea lehenetsiz.

Xede hau oinarritzat harturik, Eusko Jaurlaritzak Lege berri honen bitartez ondoreko helburuak lortu nahi ditu:

  1. Hirigintzako jardueretan arlo publikoak izan beharreko ekimena berreskuratzea, batez ere udalen ekimenaren bidez.
  2. Ondasun higiezinekin zerikusia duten jarduera espekulatzaileak debekatzea.
  3. Konstituzioak herritarrei aitortzen dizkien ondorengo eskubideak gauzatuko direla ziurtatzea: bizitza duin eta egokia izateko eskubidea.
  4. Hirigintzak garapen eramangarriaren printzipioaren aldeko norabidea hartzea.
  5. Herritarrek parte hartzeko duten eskubidea bermatzea.

 

Helburu hauek lortzeko asmoz, Lurzoru eta Hirigintzako Legeak bere sozialtasunagatik ezaugarritzen diren neurri berriak jasotzen ditu:

  • Lurzoru urbanizagarrien %75a  babespeko etxebizitzak -erostekoak nahiz alokairuan hartzekoak- eraikitzeko erabiliko dira, hauetatik %55a BOEak eta etxebizitza sozialak izango direlarik, gainontzeko %20a Etxebizitza Tasatuak izanik. Bitartean, hiri-lurzoruen kasuan, erreserba portzentaia %40an kokatzen da, BOEak eta etxebizitza sozialetara zuzendutako portzentaia eta etxebizitza Tasatuetara zuzendutakoa berea izanik.

  • 20.000 biztanletik gorako udalerri guztietan, eraikitako etxebizitza berri bakoitzeko dotazio-lurzoruko 1,5m erabiliko da alokatzeko apartamentuak eraikitzeko, bereziki gazteentzat zuzenduak egongo direnak.

  • Hirigintza-eragilearen esker, udal-arduradunek lurzoruaren jabeen presioa saihestu ahal izango dute eta bere eginkizuna eremu guztiak urbanizatzea eta birpartzelatzea izango da.

  • Desagertu egin da konpentsatzio-sistema, guztiz pribatua den ekimenaren tresna bat baita, eta adostasun-sistema delakoaren aldeko apustua egiten da. Hori dela eta, lurzoruaren jabeek aurrea hartu ahal izango dute, baina aurretiaz ados jarri beharko dira dagokion udalarekin.

  • Lege honen bitartez lurzoru publikoaren enkanteak debekatzen dira.

  • Hemendik aurrera 7.000 biztanletik gorako euskal udalek onetsi ahal izango dituzte hiri-antolamenduko bere plan orokorrak. 3.000 biztanletik gorako udalek beste hainbeste egin ahal izango dute plan partzialekin.

  • Inguruaren iraunkortasun eta babesa lortzeko zuzenduak dauden zenbait neurri jasotzen dira. Lurzoru ez-urbanizagarria zaintzea, herrien garapena murriztea, nekazaritza eta abeltzaintza arloko jardueretarako erreserba publikoak eta nekazaritza eta abeltzaintza arloko ustiategiei atxikitako etxebizitzen eraikuntza mugatzea dira, besteak beste, legeak jasotako neurririk garrantzitsuenetako batzuk.

  • Txalet-urbanizazioak ugaldu ez daitezen, sabaiaren 0,4m bakoitzeko gutxienez lurzoruaren metro koadro bat eraiki beharko da.

  • Herritarren parte-hartzeari dagokionez, lege hau onetsirik 7.000 biztanletik gorako udalerri guztiek (bertan bizi da euskal populazioaren %85) bere antolamendu-kontseilua izango dute.

  • Legearen testu osoa ikusi eta bere edukia ezagutu nahi baduzu, hemen sakatuz egin dezakezu.


Legezko Oharra