 |
|
 |
Administrazioak Informatzen du |
 |
Plan Zuzendaria
1999tik aurrera, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan jarraitutako politika oinarrizko dokumentu batean bilduta dago: Etxebizitza Plan Zuzentzailean.
Plan Zuzendari bakoitzaren indarraldia lau urtekoa da. Gaur egun, laugarren Plan Zuzentzailea dugu indarrean, 2006-2009 aldirakoa hain zuzen ere.
Plan horretan, adierazitako aldian etxebizitza politikan administrazio publiko guztiek eta eragile pribatuek lortu nahi dituzten helburu guztiak ezarrita daude.
Plan berriaren eginkizuna hiritarrek, eta bereziki behartsuenek, duten etxebizitza premiari erantzun bat ematean datza. Horretarako, premia egoera ezberdinetara egokituak egongo diren neurriak hartuko dira, etxebizitza arloan erantzukizuna duten eragile guztien partaidetzaz baliatuz.
Ondoko asmoak agertzen dira:
- Babespeko etxebizitzen eskaintza handitzea.
- Etxebizitzen alokairua sustatuko duten politikak indartzea.
- Alokairura mobilizatutako hutsik dauden etxebizitzen kopurua handitzea.
- Hirialdearen birgaitzea eta berrikuntza bultzatzea.
- Eraikuntzan kalitatea, iraunkortasuna, segurtasuna, berrikuntza eta industrializazioa sustatzea.
- Iruzurraren aurkako borroka areagotzea babespeko etxebizitzetan.
- Euskal erakunde publikoen ekimenen arteko osagarritasuna eta koordinazioa bilatzea
Haztapen hauek abiapuntutzat harturik, ondorengo ardatz estrategikoak ezarri dira:
- Hiri berriaren gizarte- eta ingurumen-arloko garapen iraunkorra lortzea, ondorengo neurriak hartuz:
Babespeko etxebizitza zabaldu, kopuruari eta tipologia motei dagokienez.
Babespeko etxebizitza berriaren sustapenean alokatzeko etxeei lehentasuna eman.
Babespeko etxebizitzaren sustapen-eragile guztien artean elkarlana bultzatu eta ardurak banandu.
Kalitatea, iraunkortasuna, segurtasuna eta berrikuntza eraikuntzan aplikatu.
- Eraikitako hiriari balioa ematea:
Hirialdea birgaituz eta berrituz.
Hutsik dauden etxebizitzak babespeko alokairura mobilizatuz.
- Etxebizitzaren eskatzaile eta erabiltzaileei gertuko eta bana-banako arreta eskeini:
Etxebideren erabiltzaileei kalitatezko arreta eskainiz.
Babespeko etxebizitza parkearen funtzio soziala bermatuz.
Bereziki premia duten kolektiboen berariazko tratamendua emanez .
Herritarren parte-hartzea erabakiak hartzeko garaian bultzatuz.
- Gainontzeko Administrazio publikoetan etxebizitza eskuratzea baldintzatzen dituzten zenbait gaiei buruzko hausnarketa bultzatzea, besteak beste, etxebizitzaren zerga-tratamendua, familien zorpetzea edota etxebizitzaren erabilerari egokitutako hirigintzako plangintza.
Indarrean dagoen Etxebizitza Politika BIderatzeko Planari buruzko informazio gehiagorako, laburpena irakurri dezakezu edota testu osora jo zuzenean .
|
|
 |