|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Apunta zaitez BOE eskatzailetzat [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Promozioak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
> Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden > Izena emateko formularioa > Zure galderak erantzuten ditugu > Araudi espezifikoa > Indarreko Araudia
Apunta zaitez BOE eskatzailetzat

IMG3005.jpg Babes Ofizialeko Etxebizitza bat (BOE) eskuratu nahi baduzu, eman beharreko lehen urratsa Etxebizitzen Euskal Zerbitzua – Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena ematea da.

Eskatzaileen Erregistroa zabalik dago beti eta ez dago sustapen jakin batzuei lotuta. Hortaz, alta eman ondoren etxebizitzak esleitzeko zozketa guztietan parte hartzeko aukera izango duzu, betiere kasu bakoitzean ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzu.

Gure asmoa inskripzio-prozesu hori ahalik eta dinamikoena eta sinpleena izatea da. Horrela, ez duzu inolako zailtasunik izango eskabidea betetzeko eta beharrezkoa den dokumentazioa eransteko.

Urratsez urrats eta xehetasun guztiekin azalduko dizkizugu bete beharko dituzun baldintza guztiak eta aurkeztu beharko duzun informazioa, bai eta eskatutako dokumentuak non eta nola lor ditzakezun ere.

Hau guztia egia dela ikusteko, aukeratu Izena emateko formularioa.

Beharrezko laguntza guztia Laguntza-eskuliburuan topatuko duzu eta nahi baduzu hemen lor dezakezu.

Formularioa astiro bete eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia bildu ondoren, ondoko lekuak izango dituzu horiek aurkezteko: Eusko Jaurlaritzak zure lurralde historikoan duen Etxebizitza Ordezkaritza, Erakunde Laguntzaileak , horien bulegoren bat hain zuzen ere edo etxebizitza eskatzaileen erregistro bakar bat sortzeko helburuarekin Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu duen Udaletxe edo Udal Elkarteak

Gogoan izan pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bat besterik ez dela onartuko. Pertsona bat ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan edo gehiagotan sartuta egon. Aldi berean, kontuan izan Izena emateko eskabidea lau urtean behin berritu beharko duzula.

Nahi izanez gero, ondoko estekak aukeratuz, Berrikuntza Idatzia eskura dezakezu eta zuzenean bete: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa.

Dena dela, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzen inguruan jarraitutako politikari buruzko informazio xehatuagoa nahi baduzu, honako araudi agirietara jotzeko gomendatzen dizugu.

[sec] Indarreko Araudia >

[link] Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden

[link] BOEen elkartrukaketarako poltsa

[link] Etxelaguntza

Izena emateko formularioa

Izena emateko formularioa, PDF formatuan.(424 KB)

Laguntza-eskuliburuan, PDF formatuan.(952 KB)

[link] Zure galderak erantzuten ditugu

[doc] Araudi espezifikoa

Legezko Oharra