 |
|
 |
Orientazioa eta Aholkularitza |
 |
Egin beharreko frogaketak eta konprometitu aurretik hartu behar diren ardurak
Edozein erabaki baina lehen hartu behar diren zenbait arreta daude eta, are gehiago konprometitu eta kontratu pribatua sinatu aurretik, seinale edo aurrerakin ekonomiko bat emanez.
Oinarrizkoak hauek dira:
- Publizitate edo irudi informazioetan oinarritutako inongo pausurik ez eman, etxebizitza pertsonalki bisitatu behar da beti.
- Bisita oso ongi aprobetxatu, xehetasun anitzetan arreta jarriaz eta inongo galderari uko ez eginez behar dituzun argibide guztiak eskatuaz.
- Egiaztapen dokumental batzuk egin,
- Jabetza Erregistroan Erregistro Ziurtagiri bat eskatu non Titularitatea eta etxebizitzaren karguen Egoera egiaztatu dezakegun.
- Eskrituraren kopia bat eskatu honela etxebizitzaren ezaugarri eta propietate guztiak identifikatzeko.
- Hiri kontribuzioko (IBI) azken ordainagiria ordainduta eta etxebizitzaren jabearen izenean dagoela baieztatu.
- Udaletxean etxebizitzaren hirigintzazko egoera zein den begiratu.
- Jabetzaren Komunitateko kuota guztiak egunean daudela egiaztatu.
- Eraikuntza berriko* etxebizitza bat bada, hauxe eskatu: Obren Baimenaren Kopia eta lehen okupazioaren Baimenaren Kopia.
- Oraindik eraiki gabe badago, eskatu: Kalitatearen txostena, antolamenduaren planoa, etabar...
|
|
 |