Ez zaitez arinegi ibili. Nondik hasi?
Gure beharretara eta, batez ere, gure ahalbideetara egokitzen den etxebizitza bat aurkitzea ez da lan erraza eta bertan asko jokatzen dugu.
Beraz, lehenengo gomendioa lasaitasunarekin hartzea da; arinegi ez ibiltzea. Erabakia hartu aurretik informatu eta asko ibili behar gara.
Ezer baino lehen, bi gairi buruz ongi argitu behar gara:
Zein motatako etxebizitza behar dugu?
Lau aldagai kontuan izanik etxebizitzaren prezioa, bai erosketan nola alokairuan, asko aldatuko dela kontuan izan behar dugu:
- Kokapena:
- hirigunea/nekazal gunea
- probintzia hiriburua/inguruko herriak
- hiri zentrotik hurbiltasuna/auzo periferikoak
- Azalera erabilgarria:
- Barneko antolamendua
- Erabilgarriak diren eranskinak (garaje, gela, terraza, etabar)
- Eraikuntzaren kalitatea: materialak, akaberak, gune orlegiak, etabar.
- Etxebizitza berria /Erabilitako Etxebizitza
Ondorioz, kontuan edukitzen ditugun eragileek, kokapena (lan lekuaren arabera; giza harreman gunea, etabar.); azalera beharra (bizikidetza unitateko kideen zenbakiaren arabera); etabarrek, malgutasun eta aukera gehiago edo gutxiago izateko aukera emango digute.
Zeintzuk dira gure benetako baliabide ekonomikoak?
Serioski etxebizitza bat erosi edo alokatu erabaki aurretik oso garrantzitsua da era oso errealista batean, eta honako hau kontuan izanik, bikote edo bizikidetza unitateko kideen arteko baliabide ekonomikoak zeintzuk diren aztertzea:
- Aurrezkiak edo zeinetatik abiatzen garen baliabide propioak
- Oraingo eta etorkizunean aurreikusi daitezkeen diru sarrerak (lan egoera; soldatak; kontratu ereduak; etabar)
- Erosketak daramatzan gastu guztiak eta etxebizitza bat bizigarria izan dadin lortzea.
- Kanpoko finantzaketaren kopuru maximoa/ eskatu/lortu dezakegun mailegua.
Hori kontuan izanik hilero, eta bidean “ito” gabe, aurre egin ahalko diogun etxebizitzaren gastua kalkulatu ahal izango dugu. Gure diru sarrera guztien %40a gainditu ez dezala. Asko jota eta, egoera oso berezietan, %50era iritsi gintezke baina hainbestera konprometitzea oso arriskutsua izan liteke.
Kalkuluak ongi egiten baditugu eta hasiera batetik, erabat lortu ezinak diren helburuak ez ezarriaz, aurreragoko etsipen eta frustrazioak ekidin ditzakegu.