Etxebizitzaren erosketa mahai gainean jartzerakoan, maileguaz gain, hasiera batetatik aurreikusi behar dugun diru kopuru batekin kontatu behar dugula kontuan eduki behar dugu, zeren eta bestela egoera larri batean ikus gaitezke. Kontuan hartu beharreko kopuruak honako hauek dira:
Maileguaren aurretik egin beharreko ordainketak:
Behin egiaztapenak eta argiketak egin ondoren etxebizitza bat erostea erabaki badugu eta gu eta saltzailea konprometituko duen kontratu pribatua sinatzeko prest bagaude, ohizkoena berma izeneko aurrerapen edo seinale bat ematea da.
Zenbateko hori etxebizitzaren salneurritik deskontatuko da gero , eta eskrituren sinadura eta mailegua jaso aurretik ematen da, kontratu pribatua egiten den unean.
Kopuru hau etxebizitzaren prezio osoaren %10aren inguruan ezartzen da.
Maileguaren barne sartzen ez diren kopuruak:
Finantza Erakundeak etxebizitzaren tasazio balorearen %80aren inguruan kokatuko den mailegu bat eskainiko digula kontuan eduki behar dugu; ez gehiago.
%100a finantzatzea nahi badugu beharbada betetzea oso erraza egingo ez zaizkigun zenbait baldintza eta berma eskatzea posible da.
Horregatik, erostera goazen etxebizitzaren salneurriaren %20aren zorpeko bat geratuko zaigula pentsatu behar dugu.
Honetaz gain, gure baliabideekin aurre egin behar diegun eta finantzatuko ez zaizkigun beste gastu batzuk (Notariotza, Zergak, Erregistroa, Altzariak, etabar) ere badaude zeinak etxebizitzaren balorearen %15-%20a suposatuko dutela kalkulatu behar dugun.