Gure etxebizitza erostean, orokorki Finantza Erakunde batetara jo beharko dugu, erosketako momentu berean ordaintzeko behar dugun dirua kopuru gehiena mailegatzeko.
Nahiz eta beste finantzaketa formula batzuk egon (mailegu pertsonalak, etabar), ohizkoena, eskatzen den diru kopurua eta ordainketarako epe luzea kontutan izanik, hipoteka mailegua da. Honekin aldian aldi diru kopuru bat epe luze batetan ordaintzera konprometitzen gara.
Mailegu bat aukeratzeko momentuan kontutan eduki behar diren eragileak, banku erakundeek eskatuko dizkizuten dokumentuak, maileguaren egiteak daramatzan gastuak, etabar puntu honetan aipatzen ditugun gaiak dira eta era labur eta erraz batean esplikatzen saiatzen gara.
Hiztegian sartu ditugun eta finantzaketa mundu honekin zerikusia duten zenbait terminoen kontsultak orientazio eta laguntza gisa balioko dizuetelakoan gaude.