Gure lehenengo bisitan, normalena Finantza Erakundeak liburuxka bat ematea da edo, beste kasu batzuetan, Internet bidez ikusi ahal izatea, non bere hipoteka maileguen baldintza orokorrak zeintzuk diren ikus ditzakegun.
Hasiera batean interesgarria iruditzen bazaigu hurrengo pausua eskaera sendo bat egitea litzateke eta, eskatu zaigun dokumentazioaren aurkezpenaren ondoren Erakundeak banku eragiketa bere interesekoa dela kontsideratzen badu, Eskaintza lotesle bat aurkeztu beharko digu non oso argi gelditu beharko diren eskaintzen ari zaigun maileguaren termino guztiak.
Dokumentu honek gutxienezko 10 egunetako balioa izango du, epe horretan guk erabakia hartu ahal izateko eta badaude Erakunde batzuk Eskaintza hori egiteagatik dirua kobratuko digutenak zeina "Azterketa Gastu" gisa ezagutzen den.
Banku erakundeek maiz jarraitzen dituzten irizpideak:
Gure eragiketa aztertu eta beraien eskaintza aurkeztu ala ez erabakitzerakoan Finantza Erakundeek bi aldagai erabakigarri edukiko dituzte kontuan:
- Etxebizitzaren Tasazio balioa
- Kaudimen ekonomikoa eta etorkizunean eskatzaileen zor gaitasuna edo, bere kasuan, banku eragiketa abalatu eta bermatzen duten hirugarrenena.
Eskaintza lotesle batean konparatzeko elementuak
Eskaintza lotesleak banku eragiketako aspektu finantzario guztiak argitasun osoz bildu behar ditu:
- Itzultze kopuru (balioztatze balioaren gaineko %) eta epea.
- Amortizazioa : Kuota kopurua; aldizkakotasun epeak (hilerokoa, hiru hilerokoa, etabar); lehen eta azken kuotaren ordainaren kopurua eta data; etabar.
- Interesa : nominala ; U.T.B .arekiko baliokidetasuna; interes finkoa edo interes aldakorra den, eta bigarren kasuan, nola, noiz eta zein Erreferentzi Indizearen funtzioan berrikusi eta erabiliko den ezarriko den Diferentzialaren %.
- Komisioak : Irekiera Komisioa eta Kitapena Aurreratzeagatiko Komisioa - osoa edo zatikakoa-, hau ematen den heinean hala nola eman daitezken beste Komisio batzuk.
- Bezeroaren eskutik joango diren beste gastuak; tasazioa , Notariotza Erregistro gastuak, etabar.
- Eskakizun gehigarriak (berme osagarriak (abalak, etabar); Beharrezko seguruak; Soldataren helbideratzea, etabar.
Horrela bada, jaso ditugun eskaintza lotesle guztiak lasaitasunez begiratzea komeni da; beharrezkoak diren argibideak eskatu eta Erakunde bat edo bestea aukeratu aurretik ongi pentsatu.
(Urdinean azpimarratutako terminoak Hiztegian kontsultatu ditzakezula gogorarazten dizugu)