Etxebizitza bat erosi edo alokatzeko administrazio eta finantza kudeaketa ugari egin behar dira. Gainera, arrotz egiten zaizkigun erabaki asko hartu behar izaten ditugu.
Prozesu hori guztia erraztu nahi dizugu eta, horretarako, espazio bat eskaintzen dizugu, aukeran dituzun alternatibei, dauden finantzaketa-aukerei, egin beharreko izapide guztiei, kontratatu beharreko zerbitzuei eta abarri buruzko informazio interesgarria izan dezazun.
Bene-benetan espero dugu hemen jasotako argibideak gida eta aholkularitza gisa baliagarriak izatea eta etxebizitza bat eskuratu ahal izateko jarraitu beharreko prozesu honetan maiz sortu ohi diren eragozpenak, zalantzak eta zailtasunak gainditzea laguntzea.