|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Orientazioa eta Aholkularitza :: Zerbitzuak eta Jabeen Komunitatea :: Jabeen komunitatea [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Orientazioa eta Aholkularitza
> Erosketa edo alokairua > Finantziazioa > Izapideak > Zerbitzuak eta Jabeen Komunitatea > Hiztegi espezializatua > Kalkulagailua
Jabeen komunitatea

Bizilagunek eduki behar duten bizikidetza “Jabetza Horizontaleko Legea” delakoak dionaren arabera arautua dago. Lege honek probetxu independentea (kamaroteak, garajeak, zonalde berdeak) eduki dezaketen eta pisuetan, xerratan edota beste alde edo lokaletan bananduta dauden eraikuntzen jabetza arautzen du.

Beraz, jabetza horizontalean, pisu edo lokal bakoitzeko jabetza eta eraikuntzak dituen ororen elementuen (portalea, eskailerak, zoruak, teilatua, terraza, patioak, etxaurrea, hoditeria, eta orokorrean, banandu ezin diren elementu guztiak) jabekidetza eskubidea biltzen dira.

Ororen elementu hauek, jabeak diren pertsonen guztiena izaterakoan, dagokien proportzioan eskualdatu daitezke soilik eta beti loturik dauden pisu edo lokalarekin, ezin baitira banandu.

Jabe bakoitzari ere hala zehazki adierazitako eranskinak legokioke (garajea, trastelekua etab)

Alokairu, gozamen etab. kasutan, bizilagunen aurrean dituen obligazioez jabeak erantzuten jarraituko du beti, nahiz eta bere jabetzaren erabilera hirugarren bati laga dion.

Jabetza horizontalaren eraketa:

Jabetza horizontalaren Sorkuntza Titulua dokumentu bat da, pribatua edo publikoa izan daitekeena, non pisu edo lokal bakoitza besteetatik independizatzen den, ororenak diren elementu eta zerbitzuetan komunitate bat mantentzen den bitartean.

Titulu honen bitartez higiezin bat banantzen da eta bere jabetza, Jabetza Horizontalaren Legearen bitartez arautzearen adostasunera heltzen da.

Titulu hau jabeak diren pertsona guztien adostasuna eduki behar du eta aldatu nahi bada, guztien adostasunarekin egin beharko da baita ere.

Parte-hartze kuota:

Tituluan ere etxebizitza edo lokal bakoitzeko parte-hartze kuota definituko da, eta horren arabera jabe bakoitzari ororenak diren elementuetatik dagokion portzentaia ezarriko da.

Aldi berean, kuota horren arabera jabe bakoitzak ordaindu behar dituen ororen gastuen partea ezarriko da.

Kuota honako elementuen arabera ezartzen da: jabetza bakoitzak guztiarekiko duen azalera; barrualdera edo kanpoaldera ematen duen; ororenak diren elementuei egingo zaien erabileraren arabera.

Jabeen Komunitatearen Estutuak:

Estatutuek honako elementuen arauak ezartzen dituzte: eraikuntzaren erabilera, bere zerbitzuak, gastuak, administrazioa eta gobernua, mantentzea eta konponketak etab.

Jabeak diren pertsona guztiek onartu behar dituzte, baina ez da beharrezkoa estutuak idaztea eta bere edukia komunitate bakoitzaren baldintzen arabera aldatu daiteke.

Jabeen komunitatearen Gobernu Organoak:

Ohizkoenak honako hauek dira:

  • Jabeen Batzordea:Komunitateko gobernu organo subiranoa da eta bere onarpena nahitaezkoa da zenbait erabaki hartzeko.Jabeak diren pertsona guztiek osatzen dute eta gutxienez, urtean behin bilduko da, aurrekontuak eta komunitateko kontuak onartzeko helburuz.Batzordeko akordioak Akten Liburu batean jaso beharko dira, Jabetza-Errigistroak emango diguna.
  • Lehendakaria, komunitateko ordezkaritza legala edukiko duena.
  • Lehendakari Ohia, hautazko kargu bat dela eta ez egotea posiblea dela.
  • Idazkaria eta Administratzailea, bizilagun batek bete ditzakeen lanak edota enpresa edo Finken Gestore baten esku utzi daitezkeenak.
Lehendakariaren, Lehendakari Ohiaren, Idazkariaren eta Administratzailearen karguen izendapena jabeen artean egingo da, bozketa, zozketa edo txanden bitartez, azken aukera hau erabiliena izanik.

Urte bateko eperako aukeratzen dira eta urteroko Jabeen Batzordean berrituko dira.

Legezko Oharra