Behin erabakia hartzen dugula, bai alokairu edo erosketarako; hobeen datorkigun etxebizitza aurkitu badugu eta egin nahi dugunaz ziur bagaude, eman behar den hurrengo pausua operazioa ongi eustea da. Horretarako ahozko konpromisoaz gain iritsiko garen akordioak idatzi batean islatuak egotea komeni da zeina azkar gauzatu ahal izango dugun.
Lehen dokumentu hau "hitzarmen pribatua" gisa ezagutzen dena da eta bai alokairu nola erosketa kasuetan erabiltzen da.
Alokairuko Kontratu Pribatua:
Hiztegian agertzen den gisa, Alokairu Kontratua edozein modura egin daiteke, bai idatzita, hitzarmen pribatu edo eskritura publiko bidez, nola hitzezkoa, nahiz eta gomendagarria den akordioak dokumentu zehatz batean islatuak geratzea, hitzarmenaren izatearen ziurtasuna egon dadin.
Nahiz eta gidoi jakin bat jarraitzea ez den derrigorrezkoa, Jabetza Ganberek eratutako kontratu eredu estandarizatu batzuk badaude eta estankoetan zuzenean saltzen den formatu bat eta guzti.
Notariotza aurrean ospatutako Eskritura Publikoan alokairu kontratuak egin baldin badaitezke ere eta Jabetza-Erregistroan izena ematera joan, ohizkoena dokumentu pribatu bat izatera mugatzea da.
Salerosketako Kontratu Pribatua:
Behin jabearekin hitzezko akordio batetara iritsiz gero eta operazioa tinkoa egiteko, ohizkoena segidan salerosketa kontratu pribatu bat egitea da.Kontratu honen bidez, saltzailea beste pertsona bati higiezina ez saltzera konprometitzen da, guk etxebizitzaren salneurriaren zati baten diru kopuru bat ordaintzen dugun bitartean.
Kontratu honek, guk hipoteka mailegua izapidetzeko behar dugun denboran edo jabeak giltzak emateko edota etxebitza gure eskutan usteko behar duen denboran konprometituak edukiko gaitu.
Nahiz eta derrigorrezko formularik ez egon, hitzarmen honetako edukiak honako hauek dira:
- Erosle eta saltzailearen identifikazioa, hitzarmena egiteko bere ahalmen legalaren miaketa eta jardunean aritzeko erabiltzen duten izaera.
- Higiezinaren identifikazioa eta bere egoera Erregistroan.
- Inongo karga edo ordainketarik ez egotea (hipoteka; zerga; Komunitateko kuota, etabar)
- Berme edo Seinale moduan entregatzen den kopurua.
- Salneurria eta ordainketa modua.
- Salerosketako eragiketak eragiten dituen gastuen ondorea. Ohizkoena erosleak gastu guztiak bere gain hartzea da, Hiri Naturako Lurren Balio Gehitzearen gaineko Zerga izan ezik- Gainbalioa gisa ezagutua- zeina saltzailearen eskutik doan.
- Giltzen entregaren unea. Orokorrean Eskritura Publikoarekin batera.
- Hitzarmena deuseztatzearen ondorioak edo aldeen bete beharren haustea.