Aurreratu dugun bezala, ez da ohizkoa Alokairu Kontratu pribatua hitzarmen publikoan jasotzea, etxebizitza baten Salerosketa Kontratuan ohizkoena den prozesua delarik.
Zeren nahiz eta araudiak kontratuen baliotasun, eraginkortasun eta legezkotasunarentzako ez duen Eskritura Publikoa ematea eskatzen, ezinbestekoa da etxebizitzaren salerosketa Jabetza-Erregistroan inskribatu nahi baduzu, horrela hirugarrenen aurrean jakitera ematen duzularik.
Eskritura Publikoa Notario batek idatzia izan beharko du, nahi izanez gero erosleak aukeratua izan daitekeelarik eta Eskritura honek normalean Kontratu pribatuan itundutakoa jasoko du, etxebizitzari buruzko beste zenbait informazio dokumental eta erregistrokoez gain.
Sinaduraren unean, Notario berak egingo ditu identitate eta gainontzeko egiaztapenak; dokumentuaren irakurketa osoa egingo du hala nola beharrezkoak ditugun azalpen guztiak.
Eskritura publiko batean dauden informazio faltsuek delitu penala suposatzen dutenez, honek garrantzizko berme gehigarria suposatuko du.
Behin Notarioaren aurrean Eskritura Publikoa sinatu ondoren, Jabetza-Erregistroan izena ematera joan daiteke.