Salerosketa:
Alokairua ez bezala, etxebizitzaren salerosketak berarekin zenbait zerga eta gastu daramatza, praktikan etxebizitzaz ordaintzen dugun salneurria era garrantzitsu batean gehitzen dutelarik.Gainera, salerosketako gastuei hipoteka maileguko gastuak gehitu behar dizkiogu, hauek bi eragiketa independente izan arren, praktikan une berean formalizatu eta ordaintzen baitira.
Erosle eta saltzailearen artean ez bada ezer ezberdina ituntzen, Legeak gastu hauek eroslearen kontura joan behar dutela dio:
Salerosketako eskritura egiteagatik Notariotza Gastuak, eskrituratu den etxebizitzaren balioaren gain kalkulatzen dira, zeinari zerga bat jartzen zaion.
Salerosketako eskritura Jabetza-Erregistroan inskribatzearen Erregistro Gastuak, zeinak eskrituratu den etxebizitzaren balioaren gain zerga bat jarriaz kalkulatuko diren.
Zergak:
Erregistroan bai Etxebizitzaren Salerosketako Eskritura Publikoa nola Hipoteka Mailegua inskribatzeko, Erregistratzaileak dokumentu bakoitzaren edukiari adostasuna emateaz gain, eragiketa hauek suposatuko duten zerga guztiak ordaindu izana egiaztatu beharko du. Aipatutako zergak honako hauek dira:
a) Sustatzaileari zuzenean Etxebizitza berriren bat erosten bazaio, igorpena Balio Erantsiaren gaineko Zerga-ren (BEZ) eraginpean egongo da. Erosleak zuzenean saltzaileari ordaindu beharko dio BEZ-a, gero Foru Ogasunean sartu beharko duelarik. Tasa Orokorra %7-koa da. Etxebizitzarekin batera garaje toki bat erosten baduzu, BEZ-a tasa berean ordaindu beharko da. Banaka erosten baduzu BEZ-aren tasa orokorra %16an ordainduko duzu.
BOE-ak tratu berezi bat daukate eta Euskadin , ordea, %7ko BEZa aplikatzen da; babes ofizialeko gizarte-etxebizitzek, berriz, %4ko tasa super-murriztua izango dute.
Gainera, Dokumentatutako Akto Juridikoen gaineko Zerga ordaindu beharko da, bere tasa Euskadin %0,1-a delarik.
Hemen BOE-ak ere tratu berezi bat daukate zerga honen ordainketatik erabat kanpo baitaude.
b) Etxebizitza bat partikular bati erosten bazaio, hau da, bigarren eskuko etxebizitza bat bada, Ondarezko Transmisio Zerga ordaindu behar da, erosketaren balio errealaren %6-ko tasa batekin. Erosketa balioa hasiera batean eskrituran adierazitakoa izango da, baina Foru Ogasunek beraien balorazioa irizpideak dauzkate eta zerga hau beraien datuen arabera ezartzen dute.
Ordaindu behar izaten den beste zerga bat Hiri Naturako Lurren Balio Gehitzearen gaineko Zerga (Gainbalioa) da, baina hau saltzaileak ordaindu behar du, alderantzizkoa erabakitzen ez bada.
Era berean, kargen deuseztapenen gastuen ordainketa (adibidez, hipotekak, etabar), aurkako akordio bat ez badago, saltzaileari tokatzen zaio. Hala ere, hipotekaren subrogazioaren kasuan, gastuak orokorrean eroslearen kontutik joango dira.
Hipoteka Mailegua:
Hipoteka Maileguaren eskrituraren sinaduraren ondoren, dokumentu publikoa ere Jabetza-Erregistroan inskribatu beharko da, honako gastu hauek daramatzalarik:
- Notariotza, eskritura publikoa egiteagatik. Gastuak hipoteka bermearen zenbatekoaren gain kalkulatzen dira, hipoteka berma honetan mailegu printzipalaren zenbatekoa, 5 urte arteko interesak bermatuta eta koste juridikoentzako aurrekonturatutako kopuru bat sartzen direlarik.
- Erregistroa: Hipoteka maileguaren eskritura Jabetza-Erregistroan inskribatu izanagatik, zeina hipotekak bermatutako zenbatekoarekiko aranzela ezarrita ere kalkulatzen den.
- Zergak: Hipoteka maileguaren eskritura Dokumentatutako Akto Juridikoen gaineko Zergan kargatua dago, Euskadin %0,1a delarik.Hipoteka maileguak ere beste gastu batzuk eramango ditu, behin guztia ordaindu ondoren, hipoteka bermeak une horretan indarrean egoteari uzten dio eta deuseztatua kontsideratzen da zeina horrela agertzea gomendagarria den Jabetza-Erregistroko inskripzioaren bidez. Horretarako aldez aurretik eta berriro Notarioaren aurrean Hipotekaren Deuseztapeneko Eskritura egin beharko den.
- Aseguruak: Hipoteka mailegua ematen diguten unean, Finantza Erakundeek zenbait aseguru polizen formalizazioa ere eskatuko digute, gutxienez Suteen aurkako Aseguru bat izango delarik, nahiz eta Etxeko Arrisku Guztientzako Aseguru poliza bat izenpetzea ere gomendatuko diguten eta beharbada baita Maileguaren Amortizazioaren Aseguru bat ere.
Funtsen Hornikuntza:
Normalean Notariotza denez Foru Ogasunaren aurrean zergak ordaintzen dituena eta Erregistroan izena emateko gestioak egiten dituena, ohizkoena da Salerosketa eskritura eta Hipoteka Mailegua sinatzeko une berean Notarioak gastuei aurre egiteko aurreratutako diru kopuru bat eskatzea.
Aurrerapen hau Funtsen Hornikuntza gisa ezagutzen dena da eta prozesua behin bukatu ondoren likidatuko digute, likidazio zehatz bat duen faktura bat aurkeztuko digutelarik eta gaineratiko zenbatekoa itzuliaz, funtsak soberan gelditu badira edo falta denaren ordainketa eskatuaz.
Funts Hornikuntza honen ordainketarako, hipoteka mailegua erabili ahal izaten da eta Finantza Erakundeak abonatzen digun lehenengo kopuruetako bat izaten da.