Etxebizitzaren arazoa era egoki batean erabaki ahal izateak dauzkan garrantzi eta inplikazioak kontuan izanik, jarraitu daitezken zenbait izapide eta prozesu daude, gehienak dagozkien dokumentuen bidez, kasu batzuetan publikoak eta beste batzuetan pribatuak, ongi islatuak geratuko direlarik.
Zail xamarra dela dirudi, baina ez da hainbesterako eta edozein kasutan behar duen arreta guztia eskaintzeak pena merezi du, guztia behar den neurrian islatu eta arautua geratu dela ziur egon gaitezen.
Jarraian, arruntenak diren dokumentu eta izapideen azalpen motz bat egiten dugu eta beraiek daramatzaten kostuen ideia gerturatu bat eskaintzen dugu, kontuan izan ditzagun.
Jakina, prozesu guzti hau alokairuaren kasuan salerosketakoan baino askoz errazagoa eta ekonomikoagoa da.