|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Kontsulta, parte hartzea eta elkar-trukaketa :: Online egindako Elkarrizketa :: B.O.E baten jasotzaileari elkarrizketa [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa
> Online egindako Elkarrizketa > Zure galderak erantzuten ditugu > Etxebizitza foroa > Eritzia
B.O.E baten jasotzaileari elkarrizketa

Nola sentitu zinen bozketan etxebizitza tokatu zitzaizun zortedunetako bat zu zinela esan zizutenean?
Nahiko zaila egiten zait azaltzea. Izugarrizko poztasuna sentitu nuen; nik itxaropen osoa galduta neukan, beti gertatzen den legez, etxebizitza bat nahi genuen pertsona kopurua bozkatzeko zeuden etxebizitzarena baino askoz handiagoa zen. Baino oraingo honetan, nik lortu nuen.

Nire bikotea eta biok ezin genuen sinistu. Azkenean, gure desio handienetako bat bete ahalko genuen: elkarrekin bizi.

Zer eragin izan du zure bizitzan babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeak?
Imajina dezakezunez, izugarrizko aldaketa izan da. Etxebizitza edukitzeak independizatzea ahalbideratu dit, nire bikotearekin elkarrezko bizitza hasi..Laburbilduz, bizitza berri bat hastea. Gainera, ez diot aurre egin behar bizitza osorakoa den hipoteka bati, noiz utziko diozun ordaintzeari sekula ez dakizula.

Noiz eman zenuen izena Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan?
Uff...nahiago dut hortaz ez gogoratzea, hala ere, nik ezagutzen ditut pertsona ugari izena eman eta lasterrera etxea tokatu zaiena.

Kontuan izan behar dugu, guk, gaur egun, ezingo genuela merkatu libreko etxe bat ordaindu, eta gainera, alokatze prezioak oso altuak dira hiriburuetan.

Etxe libre bat erosteko itxaron beharko genukeen epea askoz luzeagoa izango litzateke BOE bat lortzeko itxaron duguna baino.

Zein da zure iritzia Etxebidek hiritarrari eskaintzen dizkion zerbitzuei buruz?
Ni beti joan naiz bizi naizen tokian dagoen Lurralde Ordezkaritzara eta egia esan niri beti zuzen tratatu naute eta aldi bakoitzean nituen zalantzak argitu dizkidate. Hori bai, batzutan oso ilara luzeak itxaron behar izan ditut. Bozketa ospatzeko aurreko egunetan eta, ondo legoke zerbitzuak indartzea.

Zein da zure iritzia euskal Administrazioak etxebizitza arloan egiten ari den politikari dagokionez?
Nik uste dut oraindik ere gehiago egin beharko litzatekeela, batez ere, jende gazteari eta baliabide gutxien dituztenei begira, beraiek ere independizatzeko eta bere biziera garatzeko aukera izan dezaten.

Aitzitik, egia da garai batetik hona aurrera pausu garrantzitsuak eman direla eta gero eta babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikitzen direla eta laguntza gehiago ematen direla.

Zure iritziz, nola konpondu daiteke etxebizitzaren arazoa?
Ze galdera zaila! Ez dakit non dagoen konponbidea, baina argi dago pisuek gaur egun duten prezioekin jarraitzea ezinezkoa dela.

Jendeak bizi osorako den zor bati egin behar dio aurre inolako luxurik ez duen etxebizitza bat erosteko, dena arriskatuz; batez ere, jende gazteak, gaur egun lan aldetik ez duela inolako egonkortasunik kontuan izanik.

Ez da logikoa ezta bidezkoa ere hipoteka bat ordaintzeari irabazten duzun diruaren erdia baino gehiago zuzendu behar izatea. Gero beste erdiarekin, nola bizi? nork eduki ditzake seme-alabak?

2004ko Urtarrilan


Legezko Oharra