Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sail honen helburuetako bat etxebizitzen eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.
Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu dugu etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza begiesten den.
Programa hau eguneratzeko garaian, eskatutako baldintzak eta finantza-laguntzak etxebizitza librearen merkatura gero eta neurri handiagoan egokitzeko asmoa ere izan dugu.
Hori dela eta, gehieneko prezioen taula berri bat dago abian, etxebizitza erabiliaren merkatuko prezio baxuen edo baxu-ertainen ildotik, gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak etxebizitzaren balioztatze balorearen %5era iritsi daitezkeelarik.
Nolanahi ere, horri buruzko informazio xehatu guztia aurkituko duzu hemen; sortzen zaizkizun gai edo zalantzen inguruko kontsultak egin ahal izango dituzu eta “Etxebizitza libre erabilia erosteko finantza-laguntzen
eskabidea " zuzenean bete ahal izango duzu ordenagailuan.
Beharrezko laguntza guztia Laguntza-eskuliburuan topatuko duzu eta nahi baduzu hemen lor dezakezu.
Gogoan izan eskabidea bete ondoren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko duzula eskatutako dokumentazioarekin batera.
Informazio xehatuagoa nahi baduzu, programa hau erregulatzen duen
araua kontsulta dezakezu:
- Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. (EHAA 18zk, 2007ko Urtarrilak 25)
Lege-testua irakurri
- Agindua, 2007ko martxoaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erosteko
finantza-laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduko errakuntzak zuzentzen dituena. (EHAA 86zk, 2007ko maiatzak 7)
Lege-testua irakurri