Babes Ofizialeko Etxebizitza bat (BOE) lehen eskualdaketan, bigarrenean edo ondorengoetan eskuratzean, horretarako aurreikusitako finantza-laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen dizu Eusko Jaurlaritzak.
Hipoteka mailegu bat lor dezazun laguntzean datza. Mailegua etxebizitza eta honetara lotuak dauden eratxikien prezioaren %100ra heldu daiteke, Euskal Admnistrazioak eta zenbait finantza entitateek sinatutako baldintza abantailatsuetan.
Sekzio honetan xehetasun guztiekin azalduko dizugu maileguak zertan datzan, finantza-laguntza horiek lortzeko bete beharreko baldintzak zein diren eta laguntzak eskatzeko zer egin behar duzun.
Gainera, zeregin hori errazagoa izan dadin, hemendik "Etxebizitza Babestua eskuratzeko finantza-laguntzen eskabidea " erraz eta bizkor betetzeko aukera eskaintzen dizugu.
Gogoan izan eskabidea bete ondoren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko duzula eskatutako dokumentazioarekin batera.
Informazio gehiagorako, programa hau erregulatzen duen araua kontsulta dezakezu:
- Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. (EHAA 18zk, 2007ko Urtarrilak 25)
Lege-testua irakurri
- Agindua, 2007ko martxoaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erosteko
finantza-laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduko errakuntzak zuzentzen dituena. (EHAA 86zk, 2007ko maiatzak 7)
Lege-testua irakurri