|  Eusko Jaurlaritza
Etxebide Etxebizitza eta Gizarte Gaiatako Saila
|
Kontaktatu Gunearen mapa Hizkuntza aukeratu
Hasiera :: Programak eta Laguntzak :: Birgaitzea :: Arrendatzeko etxebizitza [ Euskara | Castellano ]
Hasiera
Apunta zaitez B.O.E. eskatzailetzat
Administrazioak Informatzen du
B.O.E. Sustapenak
Programak eta Laguntzak
Orientazioa eta Aholkularitza
Kontsulta, parte-hartzea eta elkar-trukaketa

Puntos de Información
Lurralde Ordezkaritzak
Arreta telefonikoa eta online
Erakunde kolaboratzaileak
Jarrai ezazu zure espedientea Etxebiden
BOEen elkartrukaketarako poltsa
Etxelaguntza
 
BOE-en tituludunentzako gidak
   Erosketagatik
   Alokairuagatik
 
Esteka interesgarriak
Indarreko araudia
Programak eta Laguntzak
> Erosketa > Birgaitzea > Etxebizitza hutsa
Arrendatzeko etxebizitza

IMG1029w.jpg Sail honetan egiaztatu ahal izan dugunez, hutsik dauden eta gutxieneko duintasunarekin bizitzeko moduko baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitza asko dago Euskadin.

Bestalde, Etxebiden izena eman duten pertsona askok hartuko lituzkete etxebizitza horiek alokairuan eta arrazoizko prezioetan, betiere bizitzeko moduan jartzeko beharrezkoak diren erreformak eginez gero.

Bi zirkunstantzia horiek eta alokairuko etxebizitzak sustatzeko hartu dugun erabaki irmoak bultzatu gaituzte BIZIGUNE programa martxan jartzera.

Programaren helburua, hain zuzen ere, mota honetako etxebizitzen jabeak errentamendu babestura destinatu ahal izateko beharrezkoak diren birgaitze eta egokitzapen obrak egitera bultzatuko dituzten laguntzak eskaintzea da. Errentamendu hori Etxebiden izena eman duten, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eta zozketa bidez etxebizitza horietako bat eskuratzea lortu duten pertsonentzat izango litzateke.

Beraz, hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu eta Eusko Jaurlaritzaren tutoretzapeko errentamendu babestura destinatu nahi baduzu, etxebizitza hori birgaitu beharra ez da oztopo izango hemendik aurrera.

Izan ere, mailegu kualifikatu bat edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat lortu ahal izango duzu (zure zirkunstantzia partikularren arabera) zure etxebizitza ahalegin berezirik egin gabe egokitu ahal izateko.

Komeni da hemen eskaintzen dizugun informazio guztia arretaz aztertzea eta "Alokairuan jartzeko etxebizitza birgaitzeko finantza laguntzen eskabidea " xehetasunez ezagutzea, exijitutako baldintzei eta egin beharreko urratsei buruzko azalpen xehatua barne hartuta.

Eskabide hau zure ordenagailuan bete ahal izango duzu eta Etxebizitzaren arloko Lurralde Ordezkaritzetako edozeinetan aurkeztu beharko duzu exijitutako dokumentazioarekin batera.

Ekimen honek eskaintzen dituen abantailei eta laguntzak eskuratzeko betebeharreko baldintzei buruzko informazio xehatuagoa nahi baduzu, ekimen hau erregulatzen duen araua kontsulta ezazu:

  • Agindua, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza sustatzeko eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoak.(EHAA 249zk, 2002ko abenduak 31) Lege-testua irakurri

Laguntza eskabidea (390 KB)

Legezko Oharra