 |
|
 |
 |
Etxebizitza hutsa
Egungo etxebizitza ahalik eta gehien aprobetxatzearen ildoari eta alokairuko etxebizitza sustatzekoari jarraiki, “Bizigune” izeneko programa jarri dugu martxan.
Egun Euskadin dauden eta Sail honek jasotako datuen arabera azken urtean egun inoiz erabili ez diren eta merkatuan salgai edota errentan emateko jarri ez diren ia 30.000 etxebizitza hutsei erabilgarritasuna ematea da programa honen helburua.
Erabili gabeko etxebizitza horiek guztiak mantentzeko ikusi ditugun arrazoien artean ondokoak azpimarra ditzakegu:
- Etxebizitza horien erreforman inbertsio bat egiteko beharra, puntuan jartzeko premia duten oso etxebizitza zaharrak baitira.
- Jabeek erakutsitako mesfidantza; izan ere, hauek atzera egiten dute alokairu-kontratuaren, ez-ordaintzeen, etxebizitzan hondatutakoaren eta abarren ondoriozko arazoen aurrean.
“Bizigune” programak arazo biei eman nahi die irtenbidea. Alde batetik, erreformetarako diru-laguntzak emango ditu (sukaldea, komunak eta etxearen bizigarritasuna bermatzeko hertsiki beharrezkoa dena) eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak berak alokatzen du etxebizitza eta bermatzen ditu errentaren ordainketa eta etxebizitza egoera onean itzuliko dela.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Etxebiden izena eman duten eta alokairuko etxebizitzak eskatu ondoren eskuratu ahal izan dituztenei emango dizkie etxebizitza hauek.
“Bizigune” programa hau erakunde koordinatzaile moduan diharduen Visesa sozietate publikoak kudeatzen du zuzenean.
Horrela beraz, etxebizitza huts bat baduzu edo programa honi buruzko informazio xehatuagoa nahi baduzu, jo ezazu Visesa web orrialdera. Bertan informazio zabala aurkituko duzu eta zeuk egiaztatu ahal izango dituzu zure etxebizitza errentamendu-mota honetara destinatzeak ekar diezazkizukeen abantailak eta onurak.
Era berean, Bizigune programarekin zerikusia duten araudi agiriak kontsulta ditzakezu:
- 316/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, "Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta “”Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra S.A.” (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona. .(EHAA 249zk, 2002ko abenduak 31) Lege-testua irakurri
- Agindua, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa.(EHAA 96zk, 2003ko maitzak 19)Lege-testua irakurri
- Agindua, 2004ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsen Programa» esleitzeko baldintzei eta prozedurari buruzko aginduaren bigarren aldaketarena (EHAA 239zk, 2004ko abenduak 16)Lege-testua irakurri
|
|
|
 |