B.O.E. Sustapenak
Datozen lau urteotan 27.000 etxebizitza berri eraikitzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Gainera, eraikiko diren etxebizitza babestuen kopurua urtez urte handitu nahi du.
Herritarrek planteatzen dizkiguten eskarien artean, Etxebizitza Babestu bat (BOE) eskuratzeari buruzkoa da, zalantzarik gabe, gehien agertzen dena. Hain zuzen ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ahaleginik handienak egiten ari da esparru honetan.
Hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu herritarrak EAEko lurraldean egiten diren BOEen sustapenen eta eraikuntzen jakinaren gainean egoteko espazio bat eskaintzea.
Hemendik, sustapen bakoitzean eraikitako etxebizitza-kopurua, kokatuta egongo direneko lekua, ezaugarriak, prezioak, burutzeko epeak eta abar ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu, hori guztia irudi eta planoen bidez grafikoki azalduta eta eraikitzen den etxebizitza bakoitza erraz ikusteko moduan.
Era berean, esleipen-prozesu guztien, aurretik eta ondoren egin beharko dituzun izapideen eta kasu bakoitzean bete beharko dituzun baldintzen berri emango dizugu.