Etxebizitza babestuaren esleipena berdintasunezkoa eta gardena izan dadin, prozesua zozketa bidez eta notario aurreko egintza publiko batean egiten du Eusko Jaurlaritzak.
Zozketa horietan, ezarritako baldintzak aurkezten dituzten eskatzaile guztiek hartzen dute parte.
Beste bide batzuen bitartez eskaintzen dugun informazioa osatzeko prestatu dugun web espazio honetan, EAEko lurralde osoan sustapen publikoko etxebizitza babestuak esleitzeko egiten diren zozketen datari, lekuari eta bestelako datuei buruzko informazio osoa izango duzu eskuragarri.
Bestalde, zozketa jakin batean zure erregistroari buruzko informazio berezia lortu nahi baduzu edota etxebizitza baten esleipenduna izan zaren ala ez jakin nahi baduzu, "Zure Espedientea" espazioa bisitatzea gomendatzen dizugu; bertan zure informazio pertsonal xehatu eta indibidualizatu osoa aurkituko duzu.
2006 urtean zehar esleitzea aurreikusita dauden etxebizitzei buruzko datu gehiago ezagutu nahi badituzu, hemen sakatu.
Zozketen emaitzak on-line kontsultatu
AZKEN ZOZKETAK
EB2-00339/06-LE-0
(104 B.O.E.) Leioa - Bizkaia 2006/10/02
EB1-00984/05-EP-0
(40 B.O.E. alokairuan) Muskiz - Bizkaia 2006/09/27
EB2-00049/05-LC-0
(40 B.O.E. azalera eskubidea) Etxebarri - Bizkaia 2006/09/25
EB2-01759/05-LC-0
(19 B.O.E. azalera eskubidea) Berango - Bizkaia 2006/09/21
EB2-01281/05-LC-0
(58 B.O.E. azalera eskubidea) Ermua - Bizkaia 2006/09/20
EB2-00650/05-LC-0
(60 B.O.E. azalera eskubidea) Ugao-Miraballes - Bizkaia 2006/09/18
EB3-01119/01-EE-0
(12 B.O.E. alokairuan) Eibar - Gipuzkoa 2006/06/28
Errenteria - Gipuzkoa
(64 B.O.E.) 2006/06/22
2003ko zozketak 2004ko zozketak 2005ko zozketak