Hemen zaude: BPEak elkartrukatzeko poltsa > BPEak Elkartrukatzeko poltsa

BPEak Elkartrukatzeko poltsa

Jabetza erregimenean edo lurrazal-eskubidean babestutako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza bat baldin baduzu eta arrazoi pertsonalengatik, lan-arrazoiengatik edo, besterik gabe, espazio-arrazoiengatik etxebizitzaz aldatu nahi baldin baduzu, BPEak elkartrukatzeko Poltsan beste BPE baten jabe den eta haren etxebizitza zurearekin aldatzeko prest dagoen beste jabe bat aurkitzeko aukera eskaintzen dizugu.

Etxebizitza babestuen eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko komunikaziorako orain arte ezezaguna eta aitzindaria den bidea da, eta familia-nukleoek haien egungo etxebizitza-premiei elkartrukearen edo trukearen bidez erantzuteko aukera izatea du helburu, higiezinen salmenta libreko merkatura jo behar izan gabe.

Atariaren bidez eskaintzen dugun aukera berri horrekin, BPEek eskaintzen dituzten aukerak duin bihurtu, malgutu eta dinamizatu nahi ditugu, Elkartrukean dauden Etxebizitzen Datu Base zabal bat zuen eskura jarriz eskaintzak eskariekin gurutzatzeko.

Hortaz, hemen deskribatutako egoeraren batean baldin bazaude eta BPEak Elkartrukatzeko Poltsan parte hartzea interesatzen bazaizu, nahikoa duzu jarraian deskribatzen dugun prozesua arretaz jarraitzearekin.