Hemen zaude: Eman izena Etxebiden > Izena nola eman
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko, ezinbestekoa da Etxebiden izena emateko eskabidea formalizatzea.
Prozesua erraza gerta dakizun, zure eskura jarri dugu Etxebiden Izena emateko Laguntza Eskuliburua, hor aurkituko duzu kontuan hartu beharreko alderdi guztien errepaso zehatza eta formularioko lauki bakoitza nola bete behar den. Online bidez Kontsultatu ahal duzu, edo Atari honen bitartez ere jaitsi dezakezu pdf formatuan.
Edonola ere, Etxebiden izena ematekotan bazabiltza, eman beharreko pausoak honako hauek direla jakin behar duzu:
Etxebidek hori eskatzeko honako 5 aukera hauek eskaintzen dizkizu:
-Leihatila bakarreko hitzarmena duten udaletxeak: Bilbao, Getxo eta Vitoria-Gasteiz.
-hitzarmen orokorrak dituzten udaletxeak: Bermeo, Lekeitio, Mundana, Arrasate, Berastegi, Berrobi, Irun, Legazpia, Eibar, Gabiria, Hondarribia eta Eltziego.
Etxebiden izena emateko bete behar dituzun baldintzak zein diren irakurri eta horiek benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskabide-orriari erantsi beharreko dokumentazioa bildu behar duzu eta, ondoren, guztia argi daukazunean, izena emateko formularioa betetzen has zaitezke.
Dokumentazio guztia bildu ondoren eta eskabide-orriko atal guztiak bete ondoren -bizikidetza-unitatea osatzen duzuen guztion sinadura barne-, Etxebidek entregatzeko bi aukera eskaintzen dizkizu. Bi modu hauetan egin dezakezu:
-Leihatila bakarreko hitzarmena duten udaletxeak: Bilbao, Getxo eta Vitoria-Gasteiz.
-hitzarmen orokorrak dituzten udaletxeak: Bermeo, Lekeitio, Mundana, Arrasate, Berastegi, Berrobi, Irun, Legazpia, Eibar, Gabiria, Hondarribia eta Eltziego.
Eskabidea formalizatzeko orduan, gogoratu pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko dela (pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan baino gehiagotan egon), eta eskabide hori 4 urterik behin berritu beharko dela.