Hemen zaude: Aurkezpena > Berriak
Alokairu-kontratuetan bitartekaritza lanak egin, eskubide eta betebeharrei buruzko argibideak eman eta auzokideen arteko iskanbiletan berradiskidetzea bilatuko du
Lurraldea Helbidea Udalerria Telefonoa Bizkaia Henao 9 Bilbao 944 239704 Gipuzkoa Bilbao plaza 3 Donostia-San Sebastián 943 464133 Araba Antilletako pasabidea 14 Vitoria-Gasteiz 945 240700
Etxebizitza Sailak informazio-eskuorriak bidali ditu EAEko etxe guztietara.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizilagun zerbitzuaren bidez, auzokideen arteko harremanak hobetu nahi dira, elkarbizitza erraztuko duten tresna batzuk herritarren eskura jarriz, gatazkak konpontzeko auzitegietan errekurtsorik aurkeztu beharrik ez izateko.
Alokairu-kontratuei buruzko funtzioak
Bizilagun zerbitzuak etxebizitza-jabeekin eta maizterrekin lan egingo du, alokairu-kontratuak betetzen direla bermatzen laguntzeko. Horretarako, bi funtzio beteko ditu:
• Errentamendu-kontratuen oniritzia ematea eta erregistratzea.
• Legea betetzeko, etxebizitza-jabeak kontratu hasieran kobratzen dituen fidantzak jartzea.
Informazioa
Bizilagun zerbitzuak herritarrei argibideak emango dizkie auzo-komunitate barruko harremanen nahiz jabe eta maizterren arteko kontratu-harremanen arloan dauden eskubide eta betebeharrei buruz.
Bitartekotza eta adiskidetzea
Bizilagun zerbitzuak komunitate bateko auzokideen artean edo jabeen eta maizterren artean bitartekaritza egiteko aukera eskainiko du, bi arloetan sor litezkeen gatazkak konpontze aldera. Bitartekaritza eta adiskidetze-saio horietan, Bizilagun zerbitzuak ez du bete beharreko ebazpenik emango, baina bai emango du bidea bi alderdiek elkarrekin akordioak lortzeko.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila argibideak ematen ari zaizkie euskal herritarrei, zerbitzu publiko eta doako honi buruz. Horretarako, 800.000 informazio-orri bidali nahi ditu EAEko etxeetara.
Herritar guztiei zuzendutako informazio-kanpainak ez ezik, Bizilagun zerbitzuak doan eta modu pertsonalizatuan emango ditu bere zerbitzuak, hiru hiriburuetako bulegoetan. Gainera, kontsultatzeko webgune bat ere prestatuko da, www.bizilagun.info. Webgune horretara, www.etxebide.info webgunearen bitartez ere badago sartzea.
Honela, Jabetza Horizontal eta Hiri Errentamenduari buruzko Bizilagun zerbitzua formalki Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan sartzen da, Jaurlaritzak etxebizitza libreetarako ematen dituen ekarpenei dagokienez. Ekarpen horiek erabilitako etxebizitza libreak eta ondasun higiezinak birgaitzeko dira. Gaur egun, Etxebidek etxebizitza babestuaren esleipenari lotutako kudeaketa eta laguntza guztiak biltzen ditu.
Bizilagunen bulegoak