Hemen zaude: BPEak elkartrukatzeko poltsa > Poltsan nola sartu

Sekzio hau bisitatzen duzun lehenengo aldia bada eta Elkartrukatzeko Poltsan zer eskaintzen den ikusteko eskaintzan eta eskaeran dauden BPEen zerrenda kontsultatu nahi baduzu, gonbidatu gisa sar zaitezke eta nahi duzun kontsulta egin dezakezu Etxebizitza Bilatzailean.
Kontsulta egin ondoren tresna berritzaile horretan parte hartzea interesatzen baldin bazaizu, formulario txiki bat betez alta eman besterik ez duzu, betiere jabetza-eregimenean edo lurrazal-eskubidean babestutako etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza bat baldin baduzu, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua.
Bete beharreko formularioan elkartrukatu nahi duzun etxebizitzaren inguruko informazioa eman beharko duzu, hor agertzen diren laukitxoak betez.
Era berean, formulario horretan erabiltzaile-izen bat eta pasahitz edo kode bat emateko eskatuko zaizu, ondoren, etxebizitza eskaintzaileentzat eta eskatzaileentzat erreserbatutako Eremu Pribatuan sartzeko erabili beharko baituzu.
Erabiltzaile-izena eta pasahitza zuk aukeratzen dituzunak izango dira eta hizkiz eta zenbakiz osaturik egon daitezke; edonola ere, erraz gogoratuko duzun hitz edota zenbaki bat izatea gomendatzen dizugu.
Formularioa jaso, aztertu eta zuzen beteta dagoela egiaztatzen dugunean, BPEak Elkartrukatzeko Poltsako kide zarela esanaz e-mail bat jasoko duzu. Ez da prozesu luzea, baina beharbada egun batzuk beharko ditugu.
Sartu duzun pasahitza hartuta baldin badago, "Errore-mezua" bidaliko dizugu eta horren bitartez pasahitz berri bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Eremu-pribatuan, litekeen elkartruke baterako eskaintzen diren etxebizitzen fitxa zehaztua ezagutu ahal izango duzu ezaugarri guztiekin, baita eskaintzailearen datuak, horiekin harremanetan jartzeko eta haiek, era berean, zurekin harremanetan jartzeko, zure BPEa interesatzen baldin bazaie.