Hemen zaude: Etxebizitza publikoaren estrategia Euskadin > BPEen gehieneko prezioak
Babes publikoko etxebizitzak ezin dira izan, inolaz ere, espekulazio-ondasun. Horien helburu bakarra Etxebideren Eskatzaileen Erregistroan izena eman duten pertsonen etxebizitza-premia asebetetzea da, eta, horregatik, horien prezioak etxebizitzaren merkatu librean indarrean daudenez bestelako parametroek mugatzen dituzte.
Horrela, etxebizitza babestu batek izan dezakeen gehieneko prezioa kalkulatzeko orduan, kontuan hartu behar duzu hori arau bidez ezartzen dela.
Etxebizitza babestuak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioek BOEen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduan eta ondorengo eguneratzeetan(egungo egunaratzea ikusteko, klika ezazu hemen), jasotakoa bete beharko dute, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoarekin batera.
Horretan guztian oinarrituta,indarrean dauden etxebizitza babestuen gehieneko prezioak jakin nahi izanez gero, klika ezazu hemen
Era berean, etxebizitza babestu baten gehieneko prezioa kalkulatzeko zer egin behar den, BPEen prezioak nola eguneratzen diren, prezio horiek markatzeko kontuan hartzen diren irizpideak zein diren eta abar jakin nahi baduzu, ohiko galderak ikustea gomendatzen dizugu. Izan ere, horren inguruko informazio zabala eta adibideak aurkituko dituzu bertan.