Hemen zaude: Iritzia eta parte-hartzea > Iritzia eta parte-hartzea

Iritzia eta parte-hartzea

Etxebideren helburu nagusietako bat Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta etxebizitza publikoaren estrategian interesatutako guztien arteko komunikazio- eta lotura-kanal espezializatu gisa baliagarri izatea da.

Helbide horretan lanean jarraitzeko asmoz, ezinbestekoa iruditu zaigu Web Atari hau kualifikatutako informazio- eta aholkularitza-gune izatera ez mugatzea. Gainera, herritarren eta Sailaren arteko zuzeneko komunikazio aktiboa sustatzeko asmoa daukagu, eta, era berean, iritzien elkartruke irekia egitekoa.

Horretarako, zuen eskura hainbat sekzio jarri ditugu, horien bitartez Etxebiderekin eta gainerako erabiltzaileekin kezkak, iradokizunak eta ikuspuntuak elkartrukatzeko eta elkarri helarazteko.