Hemen zaude: BPEen sustapenak > BPEen Sustapenak
Eusko Jaurlaritzak datozen 4 urteetan 27.000 etxebizitza berri eraikitzeko helburua hartu du, eta urtez urte eraikitzen diren etxebizitzen artean etxebizitza babestuen kopurua areagotzeko asmoa du.
Hortik, zehaztasun osoz jakin ahal izango da sustapen bakoitzean eraikitako etxebizitza kopurua, non egongo diren kokatuak, ezaugarriak, prezioak, egiteko epeak eta abar. Hori guztia irudi, plano eta ibilbide birtualen bidez grafikoki adieraziko da, eta horrek egiten den etxebizitza bakoitzaren xehetasunak ezagutzea ahalbidetuko du.
Gainera, etxebizitza esleitu zaion pertsonetako bat baldin bazara eta zure ohiko bizileku iraunkorra nolakoa izango den, zein ingurunetan kokatuta egongo den, aurreikusitako instalazioak nolakoak diren, eraikuntza-prozesua aurrera nola egiten ari den eta abar jakin nahi baduzu, sekzio horretako atalak bisitatu besterik ez duzu.
Horrez gain, aurreikusitakoaren arabera EAEn egingo diren proiektu soziourbanistiko garrantsitsuenei ere tarte berezi bat eskaini diegu. Bolueta edo Zorrozaurre bezalako proiektuak giltza izango dira datozen urteetan, eta bakoitzaren egikaritzearen, testuinguru historikoaren, etorkizunerako proiekzioaren eta hiri-filosofiaren xehetasun guzti-guztiak emateko tratamendu eta jarraipen sakona merezi dutela uste dugu.