Hemen zaude: Eman izena Etxebiden > Eman izena Etxebiden

Eman izena Etxebiden

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzen diren BPEen sustapen gehienetan sartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta eman behar duzu aldez aurretik.

Aipatutako Erregistro hori etengabe dago irekita eta Etxebidek egindako etxebizitza babestuak esleitzeko zozketa guztietan parte hartzeko aukera emango dizu, betiere kasu bakoitzean ezarritako balditzak betetzen badituzu.

Nolanahi ere, norbait Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan altan emateko, ezinbestekoa da Etxebiden izena ematea.

Horretarako, izena emateko formularioa bete eta behar diren egiaztagiri guztiak erantsi beharko dituzu.

Jakin badakigu zenbait egoeratan prozesu hori konplexu samarra gerta daitekeela, edo hori betetzeko unean hainbat arazo sor daitezkeela.

Horregatik, sekzio horrekin zeregin hori ahalik eta gehien erraztu nahi dizugu. Honako hauek azaltzen dizkizugu zehatz-mehatz: bete beharreko baldintza guztiak; aurkeztu behar duzun informazioa; eta non eta nola eskuratu ahal izango dituzun eskatzen diren hainbat dokumentu.

Abiapuntu gisa, Izena nola eman sekzioa bisitatzea gomendatzen dizugu, eta, jarraitu beharreko prozesua ezagutzen baduzu, zuzenenan joan zaitezke Izena emateko Formulariora.

Izena emateko eskaera berritzea:

Nolanahi ere, zure eskaera duela lau urte edo gehiago Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan altan eman bazen eta zure eskaera berritu nahi baduzu, hori berritzeko nahia adierazten duen idazki bat bete behar duzula eta posta ziurtatuaren bitartez bidali edo dagokizun Lurralde Ordezkaritzan pertsonalki entregatu behar duzula gogorarazten dizugu.

Era berean, horren inguruko edozein zalantza argitzeko, gai hori luze eta zabal lantzen den ohiko galderak sekzioan sartzea gomendatzen dizugu.