Hemen zaude: Laguntzako programak > BOEak Erosteko Laguntzak
Erregimen orokorrean edo berezian Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) bat eskuratzeko orduan, lehen eskualdatzean, bigarrenean edo ondorengoetan, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.
Etxebizitzaren eta hari loturiko elementu erantsien salmenta osoaren (% 100) preziora irits daitekeen hipoteka-mailegua lortzen laguntzea da helburua, Euskal Administrazioarekin eta hainbat finantza-erakunderekin adostutako abantaila onuragarriekin.
Sekzio horretatik, Eskabide-orria, erraz eta azkar, zuzenean betetzeko aukera eskaintzen dizugu, eta horretarako behar duzun laguntza guztia jarraian datorren Laguntza Eskuliburuan aurkituko duzu; izan ere, hor bete behar dituzun baldintzen, maileguen baldintzen eta gainerako xehetasunen inguruko informazioaren berri izan ahalko duzu.
Era berean, informazio gehiago nahi izanez gero, laguntza-programa hori erregulatzen duen araudia bisitatzea gomendatzen dizugu: