Hemen zaude: Laguntzako programak > Birgaitze lan partikularrak
Zure etxebizitza egokitzeko eta ekipo sanitarioak hobetzeko obrak egin, instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna areagotu edota igogailua jarri beharko zenukeela pentsatzen ari bazara, atsegin handiz adierazi nahi dizugu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat laguntza jarri dituela martxan horrek guztiak dakarren gastu osoari aurre egin ahal izateko.
Zure egoeraren arabera eta zer nolako etxebizitza eraberritu nahi duzunaren arabera, oso baldintza abantailatsuko mailegu baten aukera edo itzuli behar gabeko dirulaguntza eskuratzeko aukera eduki dezakezu. Era berean P.F.E.Z.an zerga-arintzearen aukera izango duzu. Dena dela, eskaera egin beharko duzu.
Ondoko informazio xehatua aurkituko duzu hemen: laguntzak lortu ahal izateko bete beharreko baldintzak, birgaitzea babesgarri gisa kalifikatzeko jarraitu beharreko araudia, eska ditzakezun laguntzen xehetasunak eta abar.
Nola egin behar duzun azaltzeaz gain, zure ordenagailuan “Obra partikularretan Birgaitze-jardunak egiteko finantza-laguntzen eskabidea” zuzenean betetzeko aukera eskaintzen dizugu.
Gogoan izan eskabidea bete ondoren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko duzula eskatutako dokumentazioarekin batera.
Jarraian, programa hau erregulatzen duten araudi agiri nagusiak jasotzen ditugu: