Hemen zaude: Iritzia eta parte-hartzea > Iritzi-azterketa

Online bidez egindako inkestak edo iritzi-azterketak tresna bizi eta dinamiko onak dira herritarrek unean uneko gaien inguruan eta komunikabideetan, hizketaldietan, adituen artean eta abar eztabaidagai izaten ari direnen inguruan nola pentsatzen duten jakiteko (kasu horretan, Etxebizitzaren arazoaren inguruan).
Horien bitartez, Sail horrek martxan dituen, ekin dien edo etorkizun hurbilean egiteko asmoa duen ekimenek eta proposamenek merezi duten iritzia zein den haztatzen dugu.
Gainera, bai edo ez soilik esan beharrean, baten alde edo kontra agertzeko arrazoiak zein diren azaltzea gustatuko litzaiguke, hori are aberasgarriagoa izango baita.
Edozein iritzi-azterketak dituen mugez gain, Internetek eskaintzen digun bat-batekotasunak erreferentziako jarraibideak edukitzen uzten digu egun nahiz ordu gutxiren buruan. Izan ere, inkestaren emaitzak denbora errealean ikusiko dira eta horrek egokiak diren kasuetan bat-bateko moldaketak eta zuzenketak egitea ahalbidetuko du.